Aldez aurretik eginiko diagnostiko pertsonalizatua eta bakoitzaren beharrak eta ardurak aztertuta, egokien iruditzen zaigun programa aurkezten dugu; aurrekontu kalkulu batekin; konpromisorik gabe eta dohainik.
Aurpegi zein gorputz tratamenduak egiten ditugu, bai terapeutikoak baita erlaxagarriak ere, azal osasuntsu eta hidratatu batek berezko argiarekin distiratzen duela badakigulako.

Aurpegikoak
Prebentzioa eta aurpegiko garbitasuna dira azala egoera onean egoteko gakoak. Horretarako, hidratazio zaintza eta azal lehorren elikatzea, azal zikinen garbitzea eta azal sentikorren arintzea lantzen ditugu, beste batzuen artean.
Azalaren zahartze goiztiarra da ardura garrantzitsuenetariko bat. Horregatik, teknika eta aparatu aurreratuenak dauzkagu bereziki, prozesu hau ahalik eta gehien berandutzeko; elektroporazioa, fotogaztetzea, fotoleuntzea...


Gorputzekoak
Gorputz osoaren harmonia lortzea da eder sentitzearen helburua. Hau lortzeko, zelulitisa, biguntasuna eta gehiegizko pisua bezalako ardurak lantzen ditugu; kabitazioa, lokatz-terapia, bakunterapia edo ultrasoinu programekin; gorputzaren oreka orokorra berrezartzeko asmoz.
Gorputzeko azala leun sentitzeko, peeling-a eta gorputz hidratazioa dira aukera onenak. Baita erlaxatzeko eta zaintzeko balio duen berezko olioekin landutako masaje bat ere.

