top of page
Amagara.png
EUS
Kontsulta medikoa
medikutza estetika homeopatia

Cristina Arruabarrena doktorearen (Koleg. zbkia. 6.073) lankidetza daukagu. Medikuntza estetikoko kontsulta zuzentzen du (R.P.S. 111/20); eta bertan, hainbat mediku terapia eta oso aurreratuak lantzen dira.

  • Aurpegi eta gorputzeko mesoterapiak

 

  • Buru-azaleko terapia

 

  • Dieta pertsonalizatuak

 

  • Terapia mediku-estetikoak

Hariak

Azaleko sare tenkagarrien sorkuntza.

 

Kirurgiarik gabe, aurpegian, lepoan eta bularrean ezartzen diren hari birxurgarriak (polidioxanona) dira, eta bai zahartzea bai ahultasuna zuzentzen dute.

 

Horrela, larruazal elastikoagoa, argiagoa eta distiratsuagoa lortzen da.

Hariak aurpegia azala lifting

Eskuak

Eskuen gaztetzeak orbanak, zain edo tendoi nabariak eta azalaren zahartzea disimulatzen laguntzen du.

 

Erabilitako materialak iraunkorrak edo birxurgarriak izan daitezke. Gure kasuan, azido hialuroniko retikulatua bezalako birxurgarriak erabiltzen ditugu, bere segurtasunagatik eta giza gorputzarekiko daukan bateragarritasunagatik.

esku gaztetzea hialuronikoa

Aurpegiko bioplastia

Giza-gorputzarekin bateragarriak diren biomaterialak erabiliz, aurpegia moldatzeko artea da  bioplastia; ebakuntzarik, minik eta orbainik gabe

 

Aurpegiaren egiturak galdutako bolumena berreskuratzen du, ehunak igo eta bere lekuan birkokatzea lortzen baitu.

ezpain bioplastia azido hialuronikoa
aurpegi bioplastia azido hialuronikoa

Peeling medikoa

Aurpegiko larruazalaren gaztetze tratamentua.

 

Larruazalean produktu kimikoak ezartzean datza. Produktu hauek azala joatea eragiten dute (peeling-a), eta horrela, honek berritze prozesu orokorra jasaten du.

aurpegi peeling medikua
bottom of page