Laserra
Aurrez eginiko diagnostiko bati esker, pertsona bakoitzaren azal motaren, ile kalitatearen eta ezaugarri berezien arabera, jarraitu beharreko protokoloa zehazten da; saio kopurua eta maiztasuna.
Mota honetako lanentzat, laser depilaziorako tresneria desberdinak ditugu.
-
I.P.L. (Alma)
-
Urte guztian zehar eta baita azal ilunetan ere (arabiarrak, mulatoak...) erabili daitekeen aparatua.
-
-
Argi Pultsatua eta Alejandrita

Argizariak
Epilazioa ilea errotik ezabatzeko teknikari deritzo eta argizari mota desberdinak dauzkagu berau lantzeko.
Alde batetik, betidanik ezaguna izan den argizari beroa daukagu. Bestetik, fusio baxuko argizari mota ezberdinak lantzen ditugu; baita, azal sentikorrak eta zirkulazio arazoak dituzten pertsonentzat egokiak direnak ere.
Elektrikoa
Oraindik asko erabiltzen den eta oso eraginkorra den teknika da. Izan ere, edozein ile mota guztiz ezabatzen duen teknika bakarra da; ilehoria, iluna edo zuria izan berdin dio.
Termolisia elektrolisiarekin batzen duen Blend sistema erabiltzen dugu; horrela, folikulu okerrak ere suntsitu ditzakegu.

